Gaur egun gehien eskatzen den tresnetako bat, negozio askorentzat zutabe garrantzitsuenetako bat izanik, online denda baten bidezko salmenta da. Web plataforma egokitu baten bidez, produktu guztiak egunean 24 orduz izan ditzakezu salgai, urtean 365 egunetan.
24-365, hau da zure dendaren ordutegi berria.
Teknologia berriekin bizitzeko eta erosteko ohitura berriak sortu dira. Gero eta erabiltzaile gehiagok jotzen dugu sarera produktuen, eskaintzen edo iritzien bila. Orduan, erosleak sarean badaude, non egon behar du zure dendak?
Utz iezaguzu jauzi egiten:
- Online denda batek ez du muga geografikorik. Zure negozioa webgunean zabalduz gero, jarrera bat har dezakezu eta modu tradizionalean inoiz imajinatu ezingo zenituzkeen bezeroengana irits zaitezke.
- Kostu murriztuak. Argi dago online denda bat egiteak bere kostuak dituela, baina ezin da alderatu denda fisiko batek dakarren ahalegin ekonomikoarekin.
- Erosotasuna zuretzat eta bezeroentzat.