Diseinu grafikoa lanbide bat da, eta, aldi berean, jarduera bat, ideiak, gertaerak eta balioak grafikoki komunikatzeko aukera ematen duena. Horiek modu desberdinetan prozesatzen eta sintetizatzen dira, hartzaileen arabera. Faktore sozialak, kulturalak, ekonomikoak, estetikoak eta teknologikoak kontuan hartzen dira gure bezeroentzako nortasun grafiko egokia sortzeko orduan.
Enpresa baten irudi grafikoak garrantzi eta oihartzun handia du gaur egun hain garrantzitsua den lehen inpresio hori eskaintzeko orduan. Oso garrantzitsua da, halaber, bezeroak enpresa bat edo bestea aukeratzea bere zerbitzuak kontratatzeko. Horregatik, zure enpresaren nortasunarekin konprometitzen gara, erakutsi nahi duzun irudiari egokitutako diseinu grafikoa eskaintzeko; izan ere, jakina denez, "Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du".